EPEZ X bekak 2015/16 (Erasmus+ Internship Graduates)

UPV/EHUk, Erasmus + programaren baitan, tituludun berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko EPEZ (Enpresetan Praktikak Europan Zehar) programa izeneko ekimen berria antolatu du.

BALDINTZAK:

1. Eskaera egiterakoan, hautagaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ikasketen azken mailan matrikulatuta egotea.
  • Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Erasmus+ Programan 9 hilabete baino gehiago parte hartu ez izana (erreferentzia gisa, kontuan edukiko dira Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak dituen datuak).
  • Langabezian egotea eta izena emanda izatea Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegua bilatzeko.
  • Harrera herrialdeko hizkuntzan edo, aukeran, ingelesez ahoz komunikatzeko gai izatea, eta gaitasun hori frogatzeko moduan izatea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea izena emateko epearen azken egunean.
  • Diru laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik jaso ez izana, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean arabera sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik jasotakoak barne.

2. Praktika egiten hasi baino lehen, hautatuek UPV/EHUko unibertsitate titulu ofizial baten jabe izan behar dute, edo bestela, 2014/2015 ikasturtean lortutako ondoko ikasketa hauetako baten titulu eskubideak ordainduta izan beharko dituzte (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza edo arkitektura).

ESKARIAK AURKEZTEKO ERA:

Eskaerak UPV/EHUko Erregistro Orokorren bidez egingo dira edo bide telematikoa erabiliz. Eskaerak, ahal dela, bide telematikoz egitea lehenetsiko da.

EPEA: Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko uztailaren 10era arte.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/epez-x-erasmus-

Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke ondorengo telefono zenbakietan:

Araba: 945 01 4436

Bizkaia: 946 01 36 80, 946 01 7973, 946 01 3679

Gipuzkoa: 943 01 5946, 943 01 8069

Ondorengo emailetan:

enpleguaraba@ehu.eus

enplegubizkaia@ehu.eus, enpleguleioa@ehu.eus

enplegugipuzkoa@ehu.eus

 

Leave a Comment

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad