Bekak

Gazte ekintzailetza

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 25. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Laguntzak

Lehen Aukera izeneko programak neurri-sorta bat jasotzen du, 30 urtez azpiko pertsonen enplegarritasuna hobetzeko eta laneratzea sendotzeko, haien lehenengo esperientzia profesionalaren bitartez.

Ekintzaileentzako laguntzak Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bidez babestutako proiektuetarako.

Bizkaian enpresa berritzaile berriak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea.

  • 1. arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
  • 2. arloa: Enpresa berritzaile berriak sortzea

Sormen industriarekin -bere aplikazio eremu guztietan- lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko laguntzak.

Gizarte enpresa edo erakunde berritzaileen proiektu berriak abian jartzea errazteko eta Bizkaian gizarte enpresa edo erakundeen sorkuntza sustatzeko laguntzak.

Ekintzaileek sortu berri dituzten ETEei (eta startupei) beharrezko finantza-baliabideak ematea, adin-mugarik gabe, enpresa-proiektuak hasierako fasean behar dituen inbertsioei ekiteko.

Gazteek, sortu berri dituzten ETEei (eta startupei) beharrezko finantza-baliabideak ematea, enpresa-proiektuak hasierako fasean behar dituen inbertsioei ekiteko.

Abian programaren helburua da enpresa negozioak sortzen eta martxan jartzen laguntzea. Prestakuntza, aholkularitza eta laguntza indibidualizatua eskaintzen dizkie negozio ideia bat izanik beren enpresa sortu nahi duten Bizkaian erroldatutako pertsonei.

Trebakuntza

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBAe3) – Berezko Masterra

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra (MBAe3) negozio proiektu berritzaile bat lideratu eta kudeatu nahi duten pertsonentzat diseinatutako graduondoko bat da. Prestatzen dituen profesionalek negozio berriak mugitzeko autonomia exekutiboa eta gaitasuna dute, eta enpresa errotuetan zuzendaritza postuak bete ditzakete.

Harremanetarako pertsonak

  • Noemi Peña, Ekintzailetza eta Transferentziarako Zuzendaria.
  • Aitor Isasi, Zitekeko Teknikaria.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad