euskera

BERRITU ETA EKIN UNIBERTSITATEAN

Jarrai iezaguzu gure jardueretan

ZITEK bat dator osasun mentalaren sustapenean, Slow ongizate-ekimenarekin lankidetzan, Slow Sunday Vol.3 bultzatzeko, Bilbo iraultzen ari den hiri-meditazioa! Slow Sundayek hilean behin igande batean dozenaka Read more
2024ko irailaren 20aBizkaia Aretoa (Bilbo)Programa9:00-9.15: Irekiera instituzionala.1. ZATIA: 9.15-10.00: Euskal ekintzailetza-ekosistemarako laguntza eta zerbitzu publikoei buruzko mahai-ingurua.Leyre Madariaga. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaria.Joseba Read more
Eguna: 2024ko irailak 13 Tokia: Laboa plaza 10:30ean hasita: Hainbat elkarteren informazio mahaiak kokatuko dira Liburutegi azpian, campuseko komunitateari hainbat elkarte eta zuzendaritzaren berri emateko, Read more

Zer da Zitek?

UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da ZITEK, gure unibertsitate-komunitateko kidea izanik, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dagoena.

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek aktiboki parte hartzen duten lankidetza-proiektua da ZITEK.

Nori zuzentzen gara?

UPV/EHUko kolektibo hauetara:
  • Ikasleei.
  • Gradu, master edo doktoregoko titulua berriki atera duten pertsonei.
  • Irakasleei.
  • Ikertzaileei.
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileei.

Zer egiten dugu ZITEK-en?

Berritzaileak edo/eta oinarri teknologikodunak diren enpresak sortzen laguntzen dugu, unibertsitatean sortutako ikerketaren emaitzak ustiatu eta transferitu ahal izateko.

Proiektua balioztatzeko eta kontrastatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, baita negozio-plana egiteko, diru-laguntza publikoak lortzeko edo bazkideak / inbertitzaileak / kolaboratzaileak bilatzeko ere.

Guneak eskaintzen ditugu: bulegoak edo tailerrak prezio murriztuetan. Egitura fisiko bat, eta zerbitzuetakoa, zuen lehiakortasun- eta biziraupen-aukerak areagotuko dituena.

Kultura ekintzailea sustatzen dugu, ikasleak espiritu ekintzailean lantzen eta gizartearen egungo erronkei irtenbideak bilatzen lagunduko duten jarduerak eginez.

ZITEK ZENBAKITAN

0
enpresa
0
Egungo proiektuak
0
urte jardunean

Harremanetarako pertsonak

  • Noemi Peña, Ekintzailetza eta Transferentziarako Zuzendaria.
  • Aitor Isasi, Zitekeko Teknikaria.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad