Auzo Factory Irazabal-Matiko (Matiko kalea, 6. Bilbo) ostiralean, maiatzak 26, 13:00etan, Think Big 2017 sariak banatuko dira. Lehiaketa horrek UPV/EHUko Campuseko Bizkaiko ikasleen artean ekintzaile zena pizten du. Aurten 35 proiektu aurkeztu dira, iaz alderatuz %20 baino gehiago; eta 94 lagunek hartu dute parte, 2016ko %30 baino gehiagok. Ikasleek komertzialak eta bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera aplikatu dituzte bere ezagutzak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 12an bukatu zen, eta sari hauek lortzeko aukera dute:
- 1.500 eurotako 1. saria
- 1.000 eurotako 2. saria
- 500 eurotako bi 3. saria
Ekitaldian egongo dira
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari orokorra
- Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko saileko zerbitzu-burua