Powertoolek “E-mprende 2015” lehiaketa irabazi du

EMPRENDE 2015~2

 

Powertool taldeak, Verónica Larrínaga Fernández eta Mikel Garavilla Polo osatu dutenak, irabazi du “E-mprende 2015” lehiaketako lehenengo saria. Finala eta sarien banaketa egin da Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskola Unibertsitateko Areto Nagusian (Rafael Moreno ‘Pitxitxi’, 2. Bilbo). UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpoko Harremanen zuzendariak, Aitzol Lamikizek, sariak banatu dizkie aurtengo edizioren finalistei.

Lehen saria, 1.500 eurokoa, powertoolek jaso du eta beste sariak horrela eman dituzte:

  • Bigarren saria: 1.000 € Lidersa (Roberto Manso del Caño, Álvaro de Benito Domingo Alama, Borja Hervias Domingo Aldama, Janire Menoyo García, Marta Casla Zarraga)
  • Hirugarren saria: 500 € Loskukidos (Unai Olaso Gutiérrez, Irene Larrabeiti Álava)
  • Laugarren saria: 300 € Hiruk2015 (Josu Rodríguez Llorente)
  • Bosgarren saria: 200 € ARIGATO (Jon Martínez Lasa)

Ekitaldi berean, sari berezi hauek ere eman dituzte:

  • Erabakirik onena: GESPREM (Iñigo Pascua Peña, María Andrés Pérez)
  • Diziplina anitzeko talderik onena: bgp932015 (Asier Balbás Prieto, Sergio Piñeiro Zas, Iván García Arondo)
  • Gazte talderik onena: Omikron2015 (Jon Martín Aranda, Iñigo Escanciano García, Miguel Prieto Recio)
  • Enpresa bereko partaideek osatutako talderik onena: greenpro3 (Xabier Sagastagoitia Sobera, Asier Cisneros García, Ane Benito Mendikote)

         ERABAKIA E-MPRENDE 2015 LEHIAKETA

E-mprende 2015 on-line enpresa-kudeaketaren lehiaketa da eta, enpresak sortzen laguntzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Beaz-en eta UPV/EHUren Zitek programak antolatu du, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera. Lehiaketa, Interneten bidez merkatu simulazio bat egitean datza eta, helburua, jarduera ekintzaileak bultzatzea eta enpresa munduaren ikuspegi erreal eta osotasun batetik teknologia berrien erabilera sustatzea da. Aurtengo edizioan, 291 pertsonak (289 gizon eta 102 emakume) parte hartu dute, 134 taldekatuta.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa

Leave a Comment

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad