UPV/EHUko Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten VII. Abiatu Sariak martxan daude. Hurrengo martxoaren 5ean izango da sari-banaketa. Bi urtean behin ematen diren sari hauek UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dituzte. Erakunde hauek 12 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.
Sari hauen helburu nagusiak hauek dira:
- Enpresa bihur daitezkeen proiektuak bultzatzea.
- Unibertsitateko kideen artean enpresaren kultura bultzatzea eta hedatzea.
- Unibertsitatearen ahalmen berritzailea ustiatzea enpresa berriak sortzeko.
- Gure inguruan lana beste modu batera aurkitzeko bidea erraztea, besteren konturako ohiko lan-mugak gainditzeko.
Sari Banaketa Bizkaia Aretoko Arriaga gelan egingo da goizeko 12:00etan.