Ekinduz

Ekinduz UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kultura ekintzailea bultzatzeko aktibitatea da. Zitek Programak joku dibertigarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Joku honetan ekintzailetzari buruzko datu bitziak eta dibertigarriak ikasi ez ezik, sari handiak ere irabazi ahal izango dituzu.

Ez da beharrezkoa ekonomista izatea edo noizbait zeure buruaren nagusia izan nahi izatea, aukera ezazu zure pertsonaia eta sar zaitez ekintzailetzaren munduan une batez.

Jokatzera ausartuko zara?

IZEN EMATEA: www.ekinduz.eus (DOHAINIK)     IZENA EMAN DEZAKEZU JOKUAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN
DATAK:     HASIERA: 2018KO MARTXOAREN 1ean        AMAIERA: 2018KO MARTXOAREN 25ean   23:59etan
OINARRIAK
EKINDUZ BIGARREN SAIOA PUNTUAZIO ZERRENDA

 

 

 

 

2 thoughts on “Ekinduz”

  1. Dagokion horri,

    Ekinduz-en erregistratu ondoren, jokoan sartzeko orduan NAN zenbakia, fakultatea eta karrera zein diren galdetzen ditu. Doktoretzako ikaslea izanik, bertan zein datu sartu beharko nituzkeen jakin nahiko nuke, izan ere Master eta Doktorego Eskola eta doktorego programak ez dira agertzen, soilik fakultate bakoitzari dagozkion graduko ikasketak. Oinarrien arabera doktoregoko ikasleek parte hartzeko aukera dute.

    Mila esker aldez aurretik.

    • Kaixo:
      Jarri zein fakultatetan ikasi zenuen, horrekin nahiko da. Bai, doktoregoko ikasleok parte har dezakezue. Zorte ona izan jokoan!
      Zitek

Comments are closed.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad