Unibertsitate Orientaziorako Azokak 2015

Ordutegia: 9:00 -14:00.

Sarrera doan.

Azokak hurrengo egunetan eta lekuetan egingo dira:

Lo mejor para tu futuro from UPV/EHU on Vimeo.

Euskal Herriko Unibertsitateak bere graduei buruzko informazio zehatza emateko azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.

UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da.

Horretaz gain, unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei, unibertsitateko orientazioari eta abarrei buruzko informazioa lortu daiteke.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad