euskera

BERRITU ETA EKIN UNIBERTSITATEAN

Gabon zoriontsuak

Jarrai iezaguzu gure jardueretan

ABENDUAREN 17an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan Bizkaia Aretoko Arriaga Aretoan HANDIRA JO 2025 Doktoretza Tesi onenaren sari banaketaren hirugarren edizioa ospatu zen, enpresa proiektu bat izateko Read more
Jakin nahi dugu zein diren zure asmo profesionalak eta ea ekimen ekintzailerik edo jarduera profesionalik garatzen ari zaren. Inkestari erantzuten badiozu (10-15 minutu inguru), 1.000 Read more

Zer da Zitek?

UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da ZITEK, gure unibertsitate-komunitateko kidea izanik, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dagoena.

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek aktiboki parte hartzen duten lankidetza-proiektua da ZITEK.

Nori zuzentzen gara?

UPV/EHUko kolektibo hauetara:
  • Ikasleei.
  • Gradu, master edo doktoregoko titulua berriki atera duten pertsonei.
  • Irakasleei.
  • Ikertzaileei.
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileei.

Zer egiten dugu ZITEK-en?

Berritzaileak edo/eta oinarri teknologikodunak diren enpresak sortzen laguntzen dugu, unibertsitatean sortutako ikerketaren emaitzak ustiatu eta transferitu ahal izateko.

Proiektua balioztatzeko eta kontrastatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, baita negozio-plana egiteko, diru-laguntza publikoak lortzeko edo bazkideak / inbertitzaileak / kolaboratzaileak bilatzeko ere.

Guneak eskaintzen ditugu: bulegoak edo tailerrak prezio murriztuetan. Egitura fisiko bat, eta zerbitzuetakoa, zuen lehiakortasun- eta biziraupen-aukerak areagotuko dituena.

Kultura ekintzailea sustatzen dugu, ikasleak espiritu ekintzailean lantzen eta gizartearen egungo erronkei irtenbideak bilatzen lagunduko duten jarduerak eginez.

ZITEK ZENBAKITAN

0
enpresa
0
Egungo proiektuak
0
urte jardunean
Logo-EHU

Harremanetarako pertsonak

  • Noemi Peña, Ekintzailetza, Enplegagarritasuna eta Transferentziarako Zuzendaria – Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza.
  • Olatz Sáenz, Zitekeko Teknikaria.
  • Iñaki Garcia, Administraria.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad