‘Mindflu’, ‘By-Care’, ‘Go Random’ eta ‘Gamma Beacons’ dira ‘Think Big 2019’ko proiektu sarituak

Enpresa-ideien lehiaketa da Think Big eta Bizkaiko UPV/EHU campuseko ikasleen artean ekintzaile sena piztea du helburu. Ekimen honek ikasleak animatu egiten ditu komertzialki bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera, beraien lan-esperientzia eta ezagutzak aplikatuz. Aurten, 24 proiektu aurkeztu dira eta irabazlea ‘Mindflu’   proiektua izan da. 2.500 €-ko saria jaso du. Handitzen ari diren markei ‘influencer’-en …

Leer más‘Mindflu’, ‘By-Care’, ‘Go Random’ eta ‘Gamma Beacons’ dira ‘Think Big 2019’ko proiektu sarituak

EKIN 48 ordutan

Plaza kopuru mugatuak. Izena eman: Azaroaren 20rarte Harremanetarako: adrian.odriozola@ehu.eus   Data: Abenduaren 4 eta 5ean Ordutegia: 9:00-13:00 // 14:00-18:00 Tokia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Zitek Leioa Aurreko saioa: Azaroaren 26an (14:00-18:00) Edukiak: Aukera berria bilatu Zure proiektua diseinatu Berritu eta garatu (I+G) Jabetza industriala babestu Web eta bideoan proiektua aurkeztu Irakasleak: Adrian Odriozola, Ricardo …

Leer másEKIN 48 ordutan

Zatoz ekintzailetzaren festara!

#BBSC iparraldeko ekintzaile eszenaren aldeko ospakizuna da, komunitateak komunitaterako sortua. Europako hegoaldeko startup onenak gazte ekintzaileen inspirazio, ikasketa eta konexio iturri bilakatzeko espazioa da. Zatoz ekintzailetzaren festara! Berrikuntza ez da bakarrik ikasgelan ezagutzen, baita kanpoan ere, eta mundua aldaraziko duten teknologiako eta ekintzailetzako azken joerak bertatik bertara ezagut ditzazun nahi dugu. Zatoz gurekin networking, inspirazio eta dibertsioz betetako bi egun pasatzera! EHUko …

Leer másZatoz ekintzailetzaren festara!

Enpresen sorkuntzarako aukera berriak – spin off-ak – eta ikerketaren emaitzen transferentzia UPV/EHUn

Ekainak 12, Hitzaldien gelan – Bilboko Ingeniaritza Eskola (I. eraikina) Egitaraua 12.00-12.10: Enrique Amezua, Ingeniaritza Eskolako Zuzendariaren ongi etorria. 12.10-12.40: Enpresak sortzeko aukera berriak – spin off-ak. Juan Arrue. BEAZ-eko Enpresen Sorkuntzarako teknikaria / Zitek-eko teknikari arduraduna. 12.40-13.10: Ikerketaren emaitzak transferitzeko abaguneak. Gorka Artola. UPV/EHUko Berrikuntza eta Transferentziako zuzendaria. 13.10-13.40: Eskolako Spin-off kasua: Nemergent.

Ekintzailetza Aukerak Silver Ecomomy-an Gizarte Ekonomiaren Ikuspuntutik

Martxoaren 11 eta 12an 9.30tatik 13:00era, Basako Etxean eta SSI taldearen eskutik, Ekintzailetza Aukerak Silver Ecomomy-an Gizarte Ekonomiaren Ikuspuntutik deitzen den MINTEGIA antolatuko dugu. Mintegi honen helburua Kooperatiba izaerako ekintzailetza sustatzea, gizarte arazoak konponduz eta biztanleriaren zahartzeari eta mendekotasuna duten pertsonen arretari dagokienez egun daude beharrei aurre eginaz. Garatu diren jarduketak: 1.Eguna: Prestakuntza eta sentsibilizazioa. …

Leer másEkintzailetza Aukerak Silver Ecomomy-an Gizarte Ekonomiaren Ikuspuntutik

ARTE EDERRETAKO IKASBERRIA: KULTURAN EKIN

Martxoaren 4, 5, 6 eta 7an 15.30tatik 19.30tara, ZITEK LEIOAn eta DOOS elkartearen eskutik, KULTURAN EKIN deitzen den mintegia antolatuko dugu. Mintegi honen helburua zure arte proiektua enpresa txiki bat bezala kudeatzeko oinarrizko erremintakezagutzeaz gain, jo ta ke lanean jartzea da! Egun bakoitzean gure “kultura negozioa”ren gai bat sakonean aztertuko dugu: bezeroak(segmentuak eta erlazioak) produktua …

Leer másARTE EDERRETAKO IKASBERRIA: KULTURAN EKIN

UPV/EHUko ekintzailetzaren lehen escape room-a jaio da

Jarduera Zitek-en eremuan izango da, Leioan (Errektoretza eraikinean), eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan (II. eraikinean), azaroaren 19tik abenduaren 20ra bitartean Zitek Escape-k bere lehen edizioa izango du azaroaren 19tik abenduaren 20ra bitartean. UPV/EHUn egingo den lehenengo ihes gela edo “escape room”-a izango da, eta Leioako Zitek-en lokaletan egingo da (Errektoretza eraikinean), baita Bilboko Ingeniaritza Eskolan ere …

Leer másUPV/EHUko ekintzailetzaren lehen escape room-a jaio da

“Domekey” proiektuak Think Big 2018 saria irabazi du

Think Bigeko bederatzigarren edizioko lehen saria Iñaki Amorrortuk, Julen Martínezek eta José Fernando Gómezek aurkeztutako Domekey proiektuarentzat izan da, 2.500 euro jasoko dute. Bigarren saria, 1.500 eurokoa, Emerid Systemek irabazi du, Alejandro Ceberio, Jon Morentín eta Ignacio Santos dira proiektuaren sortzaileak. Bi 800 euroko hirugarren sari banatu dira, bata  Tamar Gigolashviliren eta Sofía Martínezen  Hëxaginentzat …

Leer más“Domekey” proiektuak Think Big 2018 saria irabazi du

ABIATU Sariak

UPV/EHUko Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten VII. Abiatu Sariak martxan daude. Hurrengo martxoaren 5ean izango da sari-banaketa.  Bi urtean behin ematen diren sari hauek UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dituzte. Erakunde hauek 12 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan. Sari hauen helburu nagusiak hauek dira:  Enpresa …

Leer másABIATU Sariak

Stephanie Rincon Bautistak irabazi du Ekinduz jokua

Stephanie Rincon Bautista, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea, izan da Ekinduz programaren aurtengo irabazlea: 1.200 euro eraman ditu saritan.  Endika Serrano informatikako ikasleak, berriz, 600 euro eraman ditu, bigarren postuan geratu baita.  Hirugarren Ander Vallejo izan da, ingeniaritzako ikaslea, eta 300 euroko saria eskuratu du. Yohana Camacho eta Giancarla Noemi Gómez laugarren eta bosgarren posizioan …

Leer másStephanie Rincon Bautistak irabazi du Ekinduz jokua

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad