Zitek Coffee

Datorren otsailaren 14an, asteazkena, Zitek Coffee bat ospatuko dugu, Zitekeko ekintzaileak konektatzeko topaketa.

Baina beti bezala, kafea eta networkinga baino lehen, gure komunitate ekintzailearentzat interesgarriak diren bi hitzaldi eskainiko ditugu!

Alde batetik, Lucia Grañak, BEAZeko Ekintzailetza Koordinatzaileak, 2024rako irekitak dauden Gizarte Berrikuntza eta Ekintzailetza Programen deialdiak aurkeztuko ditu.

Bestalde, FINAMIKeko Sergio Gonzálezek plan ekonomiko-finantzarioak egiteko sortu duten tresna erakutsiko digu. “Finamik enpresa baten plan ekonomiko-finantzarioa arin, modu intuitiboan eta profesionalean sortzeko eta aztertzeko online softwarea da

Eta interesgarriena komunitatea sortzea eta networkinga egitea denez, azken urtean Ziteken sartu diren proiektu eta enpresa berriak aurkezteko aprobetxatuko dugu.

  • Hitzaldiak: 2024rako Gizarte Berrikuntza eta Ekintzailetza Programak / FINAMIK
  • Tokia: BEAZ – Auditorio. Sabino Arana 8, Bilbao
  • Ordua: 10:00

Bertaratzeko asmoa baduzu eskertuko genizuke baieztatzea zitek@ehu.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad