Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) GovTech Bizkaia programa jarri du abian, administrazio publikoari konponbide digitalak
hurbiltzeko. Ikasteko eta zuen irtenbideak ezagutarazteko aukera paregabea da. Horregatik, jardunaldi praktiko baten
bidez aurkeztu nahi dizuegu programa hau.
Aukera adibideak
- Herritarrendako laguntza zerbitzuak hobetzea
- Turistarentzako zerbitzuak hobetzea
- Euskara, kultura eta kirola sustatzea
- Mugikortasun jasangarria bultzatzea
- Eta askoz gehiago…
NOIZ?
- Eguna: Martxoaren 1a
- Ordua: 10.30etik 12.30era
- Tokia: B Accelerator Tower (6. solairua)
Jardunaldiaren egitaraua
- Ezagutu GovTech Bizkaia programa
Programaren aurkezpena eta abantailak. Bizkaiko Foru Aldundiarekin profesionalki lankidetzan aritzea nola lagun diezazukeen azalduko dizugu. Gainera, startup gonbidatuak izango ditugu programan izandako esperientziak hurbilagotik ezagutzeko. - Ikasi Pitch B2G bat prestatzen
Ezagutu hurbilago administrazio publikoa eta sektore publikoko bezeroarentzat pitch on bat egiteko gako nagusiak.