Nola izan ekintzaile Insurtech-en

Urriaren 3an, astelehena, 16:00etatik 17:30era, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) gradu aretoan.

Oscar Pazek azalduko digu nola izan ekintzaile alderdi teknologiko berritzaileekin lotutako aseguruen arloan, nola ezagutu aseguru sektorean aplikatzen diren aurrerapenak eta estrategiak, bai eta aseguruaren eraldaketa digitala errazten duten negozio eredu digital berriak ere.

Biografia:

Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Oscar aseguru berrikuntzaren arloan ari da lanean, eta nabarmentzekoa da AXA Opensurance (2015) merkaturatzea, berrikuntza irekiko programa aitzindaria Espainiako insurtech ekosisteman.

Gaur egun, Insurtech Community Hub, berrikuntza-guneko zuzendari nagusia da, aseguruaren eraldaketa digitala sustatzen eta bultzatzen duena Iberoamerikako esparruan. Elkarrekin sortzeko eta lankidetzan aritzeko ekosistema handia, insurtech-ean espezializatua, bertan biltzen dira startup-ak, aseguru konpainiak, artekaritzak, korporazioak, unibertsitateak eta negozio eskolak, erakundeak eta inbertitzaileak.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad