Online prestakuntza negoziazioa kolaboratiboan

Informazio-kartelaZITEK, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzailetza programa, negoziazio kolaboratiboan trebatzeko 10 orduko online ikastaroa antolatu du. Ikastaro honen bidez, profesional kolaboratibo bezala akreditatzeko ziurtagiria eskuratu ahal izango da (I. modulua), Euskadiko zuzenbide kolaboratibo elkartea (ADCE) bermatua.

“Trebetasun bigunak” deiturikoak gero eta gehiago estimatzen dira, eta inpaktu handiagoa sortzen dute hainbat lanbide-eremutan. Enpresa eta ekintzailetzaren munduetan, negoziatzea etengabea da: ekintzailetza taldeko bazkideekin, bezero potentzialekin, bazkide estrategikoekin, inbertsoreekin,…. Harreman horien kalitatea funtsezkoa izan daiteke proiektu ekintzaile batek etorkizuneko arrakasta lortzeko edo, aitzitik, bere garapen-ahalmena mugatzeko.

Christian Lamm eta Asier López de Guereño ADCEko kideak dira, eta prestatzaile ofizialak dira, IACP (International Association of Collaborative Professionals) erakundearen irizpideen arabera, profesional kolaboratzailearen akreditazioa lortzeko. Biek ibilbide luzea dute Harvard negoziazio-metodoaren prestatzaile gisa, eta enpresetan, erakunde publikoetan eta bestelako erakundeetan zuzeneko aholkularitza eta esku-hartzea emateko prozesu ugaritan parte hartu dute.

  • Formakuntza egunak: Azaroak 16, 18, 23 y 25
    Nahitaezkoa da saio guztietara asistitzea egiaztagiria jasotzeko (Negoziazio Kolaboratiboa I. modulua)
  • Ordutegia: 16:00-18:30
    Mesedez, konektatu saioa hasi baino 10 minutu lehenago (15:50)
  • Plataforma: ZOOM
    Posta elektronikoz bidaliko zaie esteka izena eman duten pertsonei.
  • Gehieneko plazak: 25
  • Izen-ematea: emailez idatzi zitek@ehu.eus helbide elektronikora
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad