Negozio ideia bat duzu eta martxan jarri nahi duzu? Ekintzailetza-deialdietan aplikatu nahi baduzu (bekak, lehiaketak, etab.) eta zure ideia edo proiektua aurkezteko gakoak zein diren jakin nahi baduzu, eman izena gure online prestakuntzan, zitek@ehu.eus helbidera idatziz.
1. Saioa
- Zein da antzeman duzuen arazoa? Zer tamaina eta garrantzi du arazo horrek? (Datuak, txostenak eta ikerketak)
- Zein merkatutara goaz? Zein da bere tamaina?
- Nola konpondu da arazoa orain arte? (Lehiaren azterketa)
- Nola konponduko dugu gure kasuan? Gure balio-proposamena.
- Ideia/proiektu baten garapen-maila
- Zer dugu ideia hau garatzeko? Lantaldea eta negozio-eredua.
2. Saioa
- Negozio-eredu baten adibidea: Reviverdes.
- GIHek ekintzailetzan duten garrantzia.
- Marketina eta komunikazioa proiektu baten hasieran.
- Proiektu baten azterketa ekonomiko-finantzarioa: Ginevia eta Steviadosen kasuak.
- Zereginak eta hurrengo urratsak planifikatzea
- Ekintzailetza-proiektuen deialdietarako gakoak.