Deialdiaren helburua
“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.
Baldintzak
Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2019/2020 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.
Bekaren zenbatekoa
Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFGZri dagokion ordainketaren zenbatekoa kenduko zaiolarik.
Eskaerak aurkeztea
Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2019ko irailaren 20an 16:30etan amaituko.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak