IKERTZAILEENTZAKO TAILER DEIALDIA “EGUNGO IKERTZAILEEI ETORKIZUNEKO ENPRESAK SORTZEN LAGUNTZEN”
UPV/EHUko ZITEK enpresa mintegitik Europar Batasunak finantzatutako Merlin Proiektuarekin elkarlanean ari gara 4 eguneko tailer bat emateko (1 hilean), oinarri teknologikoko enpresen sorkuntzari begira ikerketako emaitzak bideratu eta eraldatzeko prozesuan ikertzaileak prestatzeko.
Hona zertan datzan programa: 20 bat ikertzailez osatutako talde bat 4 egunez ariko da lanean Europako aholkularitza ospetsu batekin (BlueSpecs). Parte hartzea bultzatzeko metodologia erabiliko da goizetako prestakuntza saioetan, eta ikertzaileen lana mentore adituekin arratsaldeetan.
Hauek dira eduki nagusiak:
- Nola sortu balioa I+g delakoaren emaitzetatik eta bezero potentzialak identifikatu
- Nola ulertu bezeroa eta haren beharretara egokitu
- Negozio egingarrietarako ereduak garatu
- Balio proposamenaren estrategia eta komunikazioa prestatu
Tailerrak Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo dira 2019ko ekainaren 6an, ekainaren 27an, irailaren 19an eta urriaren 17an.
Izena emateko mezu bat bidali behar da helbide honetara (zitek@ehu.eus), izen-abizenak eta hautagaia zer sailetakoa den adierazita. Plaza kopurua mugatua da, beraz, erantzun lehenbailehen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona Merlin programaren esteka: https://merlin-ict.eu/about/. Hauek dira, besteak beste, programan parte hartzen duten eragileak: St John Innovation Center (Cambridgeko Unibertsitatea, Erresuma Batua), Poznan Science and Technology Park (Poznan, Polonia), CIVITTA (Europa Ekialdeko 11 herrialdetan dagoen aholkularia).