Stephanie Rincon Bautistak irabazi du Ekinduz jokua

Stephanie Rincon Bautista, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea, izan da Ekinduz programaren aurtengo irabazlea: 1.200 euro eraman ditu saritan.  Endika Serrano informatikako ikasleak, berriz, 600 euro eraman ditu, bigarren postuan geratu baita.  Hirugarren Ander Vallejo izan da, ingeniaritzako ikaslea, eta 300 euroko saria eskuratu du. Yohana Camacho eta Giancarla Noemi Gómez laugarren eta bosgarren posizioan geratu dira, eta 150 euro bana eskuratu dituzte ordainetan.

1.309 parte-hartzaile (683 gizon eta 626 emakume) lehiatu dira 2018ko Ekinduz programan. UPV/EHUko Zitek programak, BEAZek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jokoa da, eta kultura ekintzailea Bizkaiko Campusean bultzatzea du helburu. Ikasleei aukera ematen die enpresen sorrerari lotutako gaietan heziko dituen joko batean era ludiko eta jostagarrian parte hartzeko.  Jokoa martxoan egin da, eta finala apirilaren 12an, Portugaleteko Ingeniaritza Eskolan.

Ekinduz jokoak bi fase ditu. Lehendabizikoa taula batean jokatzen da eta, bertan, lauki bakoitzean galdera bat dago. Lehenengo urratsa da parte hartzeko avatar bat aukeratzea, enpresa mota jakin bati dagokiona (autonomoa, mikro ETEa, ETEa edo nazioarteko konpainia). Galderak 5 kategoriatan multzokatzen dira (azpiegiturak, pertsonak, finantzaketa, kanpo faktoreak eta balio ukiezinak) eta, aldi berean, horiek hiru azpikategoria banatan zatitzen dira: lokalak, ekipamenduak, izapideak, ekintzaileak, pertsona administrariak eta pertsona teknikoak zein ikertzaileak, finantzaketa pribatua, finantzaketa publikoa, giza kapitala, bezeroak, hornitzaileak, marketina, organigrama, prestakuntza eta zortea. Partida irabazteko, beharrezkoa da galdera bat asmatzea azpikategoria bakoitzeko. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak komodin kopuru jakin bat du.

Lehendabiziko fasea gaindituta, hala nahi dutenek jokatzen jarrai dezakete bigarren fasean. Bigarren fase horretan, 50 ekintzako zerrenda bat aurkituko dugu, eta hura 4 atal desberdinetan sailkatu behar da (atal bakoitza nire enpresaren garapen maila desberdin bat da). Fase bakoitzera behar bezala gehitzen den ekintza bakoitzak 2 puntu balioko du (eta beharbada ekintza batzuek atal batean baino gehiagotan izango dute balioa). Bigarren fase horretako puntuen batuketa eginez, finalerako 5 parte-hartzaileak ateratzen dira: puntuazio altuena lortu dutenak.

Ziteki buruz

Zitek laguntza programa bat da, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko unibertsitateko kideentzat (ikasleak, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak eta pertsona administrariak).

Euskal Herriko Unibertsitateak, ZITEK programaren bitartez, enpresa sarearen sorreran laguntzea du helburu eta, horretarako, ikertaldeen I+G+i emaitzak ez ezik, abiapuntutzat hartzen ditu orain edo lehen Bizkaiko Campusarekin lotura izandako edozein pertsona ekintzaileren ideiak.

Iturburu: UPV/EHU

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad