ZITEK Portugaleteko bi gaztek Songlive.es merkaturatu dute. Hau DJ eta musikarien Booking online plataforma bat da. Elkarrizketa bat egin diegu, gehiago jakiteko:
ZITEK: Nola funtzionatzen du zuen plataformak?
Songlive.es: Plataformaren ideia, musika industria, beste sektore batzuetan gertatzen ari den bezala, teknologia berrietara egokitzea da. Songlive.es musikariak, kontratugileak (promotoreak ea.) eta fan-ak kontaktuan jarriko dituen sare soziala da.
Alde batetik, musikarien kontratazioa egin daiteke, batez ere, talentu berriak eta maila ertaineko artistak, edozein musika generoarenak. Helburua ikusgarritasuna ematea da, kontzertu, festibal, jai pribatu, nightclub, after-works eta jai herrikoietan kontratatuak izateko. Banden manager eta errepresentanteek ere beraien musikarien kontratazioa kudeatu dezakete plataformaren bidez.
Bestalde, kontzertuetara doazenak, banda eta DJ berriak ezagutu ditzakete gure kontzertu agendaren bidez.
ZITEK: Zein da Songlive.es erabiltzearen abantaila?
Songlive.es: Songlive.es-ek berezitasun batzuk ditu, beste aukera batzuen aurrean interesgarriagoa egiten dutenak:
- Musikarien booking-a plataformaren bidez egiten da osotasunean. Songlive-k aukera guztiak eskeintzen ditu kontratazioa modu zuzen batean egiteko, web-etik irten gabe.
- Musikariari Songlive bidez ordainduko zaio. Stripe, ordainketa hornitzailearekin akordio batetara heldu gara. Erabilitako ordainketa-pasabide hau mundo mailan proiekzio gehien duten start-up-ek erabiltzen dute eta ordainketa geroratua egitea ahalbidetzen digu modu seguru batetan.
- Maila legalean, musikari eta kontratugilentzat abantailez betetako kontratazio eta ezerezte baldintzak zehaztu ditugu.
ZITEK: Nola kudeatu dezakete musikariek beraien katxea Songlive-en?
Songlive.es: Songlive-en musikariek beraien katxea hiru modu ezberdinetan kudeatu dezakete. Lehenengoa, katxe aldakor bat, kontxertu edo ekitaldiaren arabera beraien katxea alda daitekela ulertzen dutelako. Bigarren aukera oinarrizko katxe bati esker egiten da eta honetan abiatuta booking bat negoziatzera prest daude. Eta azken aukera, probintzia bakoitzeko katxe finko bat finkatuz, desplazamendua eta ostatua barne.
Plataformaren mezu zerbitzuak musikari eta sustatzailaren arteko komunikazioa ahalbidetzen du, kontzeptu honetan eta beste batzuetan adostasun batetara heltzeko. Musikaria jasotako bookinarekin ados ez badago, eskaintzari ezetz esan diezaioke.
ZITEK: Zein hiritan erabil daiteke Songlive?
Songlive.es: Lehen urrats honetan, nazio mailan mugitzen gara. Hau da, edozein, musikari edo promotorek Espainian erabil dezake plataforma (Kanariar eta Balear irlak barne).
ZITEK: Ze estrategia erabiltzen ari zarete web orrialdea ezagutarazteko?
Songlive.es: Momentuz musikari eta promotoreei zuzendutako la komertziala egiten gabiltza,sare sozialetan, hedabideetan, e-mailing bidez, telefonoz eta modu presentzialean ere kanpainak eginez.
ZITEK: Zelan doa web orrialdea momentuz?
Songlive.es: Egia esan, oso harrera ona izan du. Gure publiko objetiboaren zati handi bat gurekin kontaktuan jarri da ideiagatik zoriontzeko.
ZITEK: Zein norabiderutz eraman nahi duzue plataforma?
Songlive.es: Gure ideia plataforma beste hizkuntza batzuetara itzultzea da, batez ere ingelesera, ez bakarrik beste herrialde batzuetara heltzeko, baizik eta, izena ematen duten taldeek nazioarte mailan birak egin ahal izateko ere. Gainera, web orrialdearen funtzionalitate berrietan inbertitu nahi dugu. Ideia asko ditugu garatzeko, beraz etengabe pausuak ematen goaz.
ZITEK: Nola lortzen duzue dirua bihurtzea?
Songlive.es: Gure erabiltzaileekin guztiz gardenak gara, musikari eta promotoreekin ere. Beraz, uneoro, promotoreari kontratazioaren koste finala erakusten diogu. Eta musikariari, eskaintza onartu ala ez onartu egiten duenari, bere tarifa netoa. Songlivek musikarien katxetik zerbitzu tarifa bat kentzen du, plataforma erabiltzeagatik eta publizitate gastuengatik. Tarifa hau %6 eta %12ren artean dago (BEZa barne), musikariaren katxearen arabera eta honi fakturatzen zaio, behin kontsertua bukatuta.
ZITEK: Ze pausu eman behar du musikari batek, zuen komunitatean parte hartzeko
Songlive.es: Oso erraza da. www.songlive.es –en sartu behar da, izena eman eta deskribapena, argazkiak, bideoak, egutegia eta kontsertu agenda sartu behar ditu. Hortik Aurrera, bere profila publikoa da eta edozein promotore, persona fisiko edo juridikoak kontratatu ahal izango du gure web orrialdearen bidez.
ZITEK: Zer esango zenieke musikariei izena emateko
Songlive.es: Ba egia esan, ez dute ezer galtzen. Izen ematea eta plataforman parte hartzea doan da. Gainera, ahalik eta publizitate gehien ematen diegu musikariei eta bere kontsertuei, sare sozialen bidez, blogeko elkarrizketetan…
ZITEK: Musikariak kontratatzeko modu berezia denez, kontaktu bat utziko diguzue zuekin harremanetan jartzeko?
Songlive.es: Noski. Nola dabil eta Galderen sailetan, galderrei erantzuten diegu. Gainera mail bidez kontaktatu ahal gaituzte: hola@songlive.es ,Facebook bidez @SongliveES eta telefonoz/whatsapp: 648 600 989.