Think Big 2017 Sari Banaketa

Auzo Factory Irazabal-Matiko (Matiko kalea, 6. Bilbo) ostiralean, maiatzak 26, 13:00etan, Think Big 2017 sariak banatuko dira. Lehiaketa horrek UPV/EHUko Campuseko Bizkaiko ikasleen artean ekintzaile zena pizten du. Aurten 35 proiektu aurkeztu dira, iaz alderatuz %20 baino gehiago; eta 94 lagunek hartu dute parte, 2016ko %30 baino gehiagok. Ikasleek komertzialak eta bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera aplikatu dituzte bere ezagutzak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 12an bukatu zen, eta sari hauek lortzeko aukera dute:

  • 1.500 eurotako 1. saria
  • 1.000 eurotako 2. saria
  • 500 eurotako bi 3. saria

Ekitaldian egongo dira

  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari orokorra
  • Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko saileko zerbitzu-burua

UPV/EHUko komunikazio bulegoak publikatutakoa

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad