Abian dago MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketa

2016ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik epea enpresa sortu berrien munduko lehiaketarik handiena den MassChallenge-Biscay 2016-ra aurkezteko. Izen-ematea.

MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketa bi erakundeok sinaturiko hitzarmenaren barruan sartzen da, joan den urrian sinatu baitzuten Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta MassChallenge-ek akordio bat, Bizkaian startup-en lehiaketa bat garatzeko.

Aurreikusitako dinamikaren arabera, deialdia itxi ondoren otsailaren 8an elkarrekin lehiatuko diren bertoko 20 startupen aukeraketa egingo da. Horietako 10ek martxoaren 7tik 11ra Bostongo lantegi batean parte hartuko dute, MassChallengeren egoitza nagusian. Bertan bizkorgailuko baliabide guztiak erabili ahal izango dituzte: aholkularitza, workshopak, bilerak inbertsiogileekin eta munduan erreferente diren enpresetara iristea.

BEAZek idatzitako informazioa. Notizia osoa

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad