‘La Caixa’ Gizarte Ekintzak eta UPV/EHUk atzerriko enpresetan praktikak egiteko programa sustatu dute

Juan Pedro Badiolak, Euskal Herrian eta Kantabrian ‘la Caixa’ etxearen lurralde-zuzendaria denak, eta Maite Zelaiak, Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren errektoreordea denak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Enpresetan Praktikak Europan Zehar / Prácticas en Empresas en EUROPA EPEZ IX proiektua sustatzeko.

‘la Caixa’ Gizarte Ekintzak 50.000 euro jarriko ditu UPV/EHUren proiektu honetan, unibertsitate horretan titulatutako pertsonek EBko herrialde desberdinetako enpresetan egin ditzaten beren praktikak. Hala, gazteak lan-munduan sartzeko erraztasun gehiago eman nahi da, lan-esperientzien eta kulturen trukea sustatu ahala.

Programa praktiko eta osoa

Programa honek prestakuntzarako eta praktiketarako egonaldiak eskaintzen ditu. Hiru hilabete egon ahalko dira partaideak Alemania, Austria, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Irlanda eta Erresuma Batuko enpresetan. Halaber, programa hau langabezian dauden eta UPV/EHUn titulatu berri diren gazteei zuzentzen zaie.

Aurreko urteetan egondako eskaria eta partaidetzaren esperientzia kontuan hartuta, sektore akademiko ohikoenak Zientzia eta Teknologia, Giza Zientziak, Enpresa Zientziak, IKTak eta ingeniaritzako adar guztiak direla antzeman ahal izan da, baina programa hau jakintzagai guztietara dago zabalik.

Egonaldiaren iraupena aurreko 8 edizioetako esperientziaren arabera ezarri da, partaideek beren egonaldien iraupenari buruzko asetasun-maila adierazi baitute. Aldi horretan aukera ezin hobea eskaintzen da xede-lekuko hizkuntza hobetu eta harrera-enpresan integratzeko, egonaldia luzeegia edo laburregia suertatu gabe.

Enplegugarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko helburu orokorraz gain, proiektuak, funtsean, hezkuntza-sistematik lan-mundurako bidea erraztu nahi die partaideei; baita nazioartean lan-esperientzia hartzeko erraztasunak eman; ezagutza berritzaileak eta enpresa-espiritua areagotu; eta bigarren hizkuntza bat praktikatu eta hobetzeko eta sektore profesionaleko hiztegi teknikoa eskuratzeko erraztasunak eman ere.

Enpresa hartzaileak

Harrera-enpresak beren esperientziaren arabera eta proiektuko sektore profesionalei jarraiki hautatu dira.Enpresa guztiek asmo-agiria aurkeztu dute, EPEZ IX proiektuarekiko eta UPV/EHUrekiko duten konpromisoaren eta erantzukizunaren berme gisa.

Bitarteko organismoak aukeratzeko orduan, bestalde, kontuan izan dira, batetik, eskaintzen dute kalitatea,bestetik, gomendatutako harrera-enpresa bikainaketa, azkenik, aurreko urteetan izandako emaitza onak.Herrialdeak, bestalde, partaideen eskariaren arabera zehaztu dira (hizkuntzaren garrantzia eta sektore profesionaleko esperientzia kontuan hartuta), Europar Batasunean zehar aukera anitz eta koherenteak sortzeko ahaleginean.

editatutako informazioa
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad