UPV/EHUko ekintzailetzaren lehen escape room-a jaio da

Jarduera Zitek-en eremuan izango da, Leioan (Errektoretza eraikinean), eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan (II. eraikinean), azaroaren 19tik abenduaren 20ra bitartean

ZITEK SCAPE. Azaroaren 19tik abenduaren 20ra

Zitek Escape-k bere lehen edizioa izango du azaroaren 19tik abenduaren 20ra bitartean. UPV/EHUn egingo den lehenengo ihes gela edo “escape room”-a izango da, eta Leioako Zitek-en lokaletan egingo da (Errektoretza eraikinean), baita Bilboko Ingeniaritza Eskolan ere (II. Eraikinean P0I8 gelan).

Horrela, ikasleek dohainik izango dute jarduera ludiko eta, aldi berean, hezkuntza jarduera batez gozatzeko aukera, unibertsitatetik irten gabe.

Ekimen hau Zitek-etik dator, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko unibertsitateko kideei (ikasle, tituludun, ikertzaile eta administrazioko langileak) laguntzeko programatik, alegia.

Ihes gelen aisialdi jarduera gero eta ospetsuagoa da. Jolas fisiko eta psikikoa da, non pertsona talde bat gela batera sartzen den. Bertan, taldean lan egin beharko dute enigmak argitzeko, eta horrela, istorioaren amaiera aurkitu eta handik ihes egitea lortu behar dute emandako denbora amaitu baino lehen.

Zitek Escape-ren gai nagusia ekintzailetza da. Horren helburua da ikasleei erronka bat ezartzea, norberaren kontura egindako lanaren gainean nolako ezagutza duten ikusarazteko eta ekintzailetzari buruzko errealitatea ezagutzeko aukera emateko. Horretarako, parte hartzaileek istorio zirraragarri batean murgilduko dira eta erabakiak hartzen hasi beharko dira. Adimena eta talde lana sustatzen duen jarduera da.

Zitek Escape azaroaren 19an hasiko da Bizkaiko Campusean, Leioako Zitek-en instalazioetan, Errektoretza eraikinean, eta azaroaren 30era arte egongo da bertan. Ondoren, Bilboko Ingeniaritza Eskolara iritsiko da, II. eraikinera, eta bertan abenduaren 10etik 20ra bitartean izango da.

Taldeak 5 pertsonaz gutxienez osatuta egongo dira, eta 8 gehienez, eta 50 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dute. Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharko da.

Izena emateko prozesua irekita dago Zitek-en webgunean: https://www.estelacantabra.com/zitek_borrar/zitekescape/

Leave a Comment

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad