ABENDUAREN 17an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan Bizkaia Aretoko Arriaga Aretoan HANDIRA JO 2025 Doktoretza Tesi onenaren sari banaketaren hirugarren edizioa ospatu zen, enpresa proiektu bat izateko aukerarekin.
Edizio honetan 15 doktore-tesi aurkeztu dira, ikerketa-arlo desberdinetakoak: Biologia Molekularra, Biologia, Fisika, Kimika, Medikuntza, Ingeniaritza, Farmakologia, Komunikazioa.
Aurtengo sarituak hauek izan dira:
- 1. saria: Javier González Conde (5.000 €). Doktoretza-tesiaren emaitza den proiektua aurkeztu du: ekuazio diferentzialak ebazteko algoritmo kuantikoak garatzea, finantzen, fisika erdiklasikoaren eta hardwarearen benchmarkingaren aplikazio zehatzekin
- 2. saria: Paula Unzueta Larrinaga (4.000€), “Nanozelulosazko aerogel berritzaileen diseinua eta sintesia” proiektuagatik, material porotsu, arin eta baliabide berriztagarrietatik (aerogelak) diseinatuak garatuz, CO2 emisioak atzemateko soluzio jasangarri bat eskaintzen dutenak.
- Hirugarren bi sari: Adriana González Benito (3.000 €) eta Asier Barredo Vinuesa (3.000 €).
- Tesi sortzaile eta berritzaileenaren Áccesit: Jennifer Huidobro Martín (2000 €).
Ekitaldian, Estitxu Garai Komunikazio eta Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Olatz Goitia BEAZeko zuzendariak eta Noemí Peña EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendariak hartu dute parte, eta sariak banatu dituzte.
Aukera bikaina izan zen saritutako pertsonek beren tesiak partekatu eta beren proiektuen berri emateko. Gainera, aurkeztutako tesi guztien kalitatea nabarmendu da, parte hartu duten pertsona guztiek merezi baitituzte sariak, eta Ziteken laguntza izan baitezakete beren proiektuak garatzeko eta enpresak sortzeko.
ERABAKIA Handira Jo 2025 sariak ebazten direla jakinarazteko dena (pdf, 170 Kb)