Azaroaren 7an, ostirala 16:00etatik 18:00etara, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) gradu aretoan
Oscar Paz de la Fuentek azalduko digu nola izan ekintzaile alderdi teknologiko berritzaileekin lotutako aseguruen arloan, nola ezagutu aseguru sektorean aplikatzen diren aurrerapenak eta estrategiak, bai eta aseguruaren eraldaketa digitala errazten duten negozio eredu digital berriak ere.
Biografia
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Oscar aseguru berrikuntzaren arloan ari da lanean, eta nabarmentzekoa da AXA Opensurance (2015) merkaturatzea, berrikuntza irekiko programa aitzindaria Espainiako insurtech ekosisteman.
Gaur egun, aseguruaren etorkizunari buruzko prestatzaile, aholkulari eta dibulgatzaile lana egiten du, eta insur NOW! plataformaren sortzaile eta CEO ere bada. Netflix edo LinkedIn Learning ereduetan oinarritutako etengabeko mikroikaskuntzako plataforma da insur NOW!, eta aseguruen sektoreko profesionalak berritzeko eta aldaketaren buru izateko prestatzen diren modua aldatzeko sortu zen.