Gazte ekintzailetzarako beken deialdia, 2025

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 35. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2022/2023, 2023/2024 edo 2024/2025) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2025/2026 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute (onuradunen ardurapean geratzen da PFEZaren ordainketari dagokion zenbatekoa deskontatzea, hala badagokio).

Gainera, UPV/EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta ikastaro espezifikoa antolatuko du ekintzailetza eta berrikuntzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Eskaerak aurkeztea

Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak, Prestakuntza Duala eta Enplegagarritasuna atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2025eko irailaren 23an amaituko.

Informazio gehiago:  https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad