
Datorren irailaren 11an (osteguna), eguerdiko 12:00etan UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. eraikineko Batzar Aretoan (P1i15 gela) (eraikin berria, San Mames estadioaren alboan, I blokea, lehen solairua), Think Big 2025eko irabazleen iragartzea eta sari emanaldia izango da.
Apartako aukera izango delakoan ideiak eta proiektuak gainerako parte-hartzaileekin partekatzeko eta ezagutarazteko, saridunei eskatuko diegu 3 minutuko gehienezko azalpen bat ematea.
Etorriko zaretenok irailaren 2a baino lehen jakinaraztea eskertuko genizueke.
Zorte on guztioi!