UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-enpresa berritzaile eta oniarri teknologikoko enpresen sorrera aitortzen duen ABIATU sarien X. edizioa jarri dugu martxan.
UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dituzte. Erakunde hauek bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.
Programaren helburuak hauek dira:
- Enpresa bihur daitezkeen proiektuak bultzatzea.
- Unibertsitateko kideen artean enpresaren kultura bultzatzea eta hedatzea.
- Unibertsitatearen ahalmen berritzailea ustiatzea enpresa berriak sortzeko.
- Gure inguruan lana beste modu batera aurkitzeko bidea erraztea, enpresa sarea dinamizatu eta berritzeko garrantzitsua baita.
Sariak
Gehienez ere, 20.000 euro banatuko dira saritan, eta gutxien dela 4 enpresa izango dira saritu.
Onuradunak
Unibertsitatean oinarria duten enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikodunak, Bizkaian sortuak 2020ko urtarrilean hasi eta 2023ko abendura bitartean, betiere, honakoak izan badira sustatzaileak:
- UPV/EHUko edozein ziklotako ikasleak, tituludunak edo graduondoko tituludunak.
- UPV/EHUko edozein arlokotako irakasle, ikerltzaile edo bekadunak.
- UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitzak ustiatzeko zereginean parte hartzen duten enpresa sustatzaileak.
Hautagai zerrendak aurkezteko epea: urriaren 27ra arte.
Sariaren erabakia: 2024ko azaroa.
Sariaren erabakia: 2024ko azaroa.