Helburua: Konputazio kuantikoa Medikuntza Fakultatean ematen diren graduetako irakasle, doktoregai eta ikasleengana hurbiltzea.
Dibulgazio-jardunaldi bat egingo da, eta, bertan, ezagutza espezifikoak dituzten konputazio kuantikoko adituek, osasun-espezialistekin batera, medikuntzaren eta osasun-zientzien munduan konputazio kuantikoak gaur egun izan ditzakeen gaitasunak erakutsiko dituzte.
Gainera, parte-hartzaileek 2 qubiteko ordenagailu kuantiko bat ikusi ahal izango dute fisikoki, eta harekin elkarreraginean jardun ahal izango dute, haren potentziala aztertuz hainbat arlotan, hala nola diagnostikoan, tratamendu pertsonalizatuan eta ikerketa medikoan.
Urriaren 17a- MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO GRADU ARETOA
10:00 – 11:00 Zer da konputazio kuantikoa?
Funtsezko kontzeptu batzuk eta medikuntzan duten potentziala.
11:00 – 12:00 Zientzia osasunean: konputazio kuantikoa etorkizuneko medikuntzarekin lotuz.
Konputazio kuantikoak diagnostikoa eta tratamendu medikoa nola eralda ditzakeen aztertzen.
12:00 – 13:00 Mahai-ingurua, honako gai hauei buruz eztabaidatzeko:
- Medikuntza aro kuantikoan: Aurrerapen teknologikoek nola hobetu ditzaketen pazientearen tratamenduak eta arreta.
- Konputazio kuantikoaren eragina ikerketa medikoan: Nola irauli ditzake doitasunezko medikuntza eta terapia aurreratuak?
13:00 – 13:30 Ekintzailetza eta teknologia kuantikoa osasunean:
Arrakasta kasuak, aplikazio errealak eta berrikuntza disruptiboa medikuntza kuantikoan
15:00- 18.00 Tailer kuantikoa
Konputazio kuantikoari buruz ikasteko erabilgarri dauden tresnak eta baliabideak aurkeztea.
- Talde txikietan lan egitea, medikuntzan konputazio kuantikoa integratuko duten jarduera praktikoak diseinatzeko
- Ordenagailu kuantiko erreal baten aurkezpena eta erabilera:
- Laptop batean simulagailu kuantiko bat instalatzea.
- Algoritmo kuantikoekin lehen kontaktua.
- Algoritmoak gauzatzea hodeiko makinetan (IBM, Brackets, SpinQ…)