Prestakuntza-jardunaldia: Konputazio kuantikoa eta bere aplikazioa Ekonomia, Enpresa eta Finantzetan

Helburua: konputazio kuantikoa Ekonomia, Enpresa eta Finantzetako irakasle, doktoregai eta ikasleengana hurbiltzea.

Dibulgazio-jardunaldi bat egingo da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Bertan, konputazio kuantikoan adituak diren pertsona talde batek, ekonomian eta finantzetan adituak direnekin batera, konputazio kuantikoak ekonomia- eta finantza-arloan gaur egun eskain ditzakeen gaitasunak erakutsiko dituzte.

Gainera, bertaratzen diren pertsonek 2 qubiteko ordenagailu kuantiko bat fisikoki ikusteko eta harekin elkarreragiteko aukera izango dute, erabakiak hartzeko, datuen analisirako eta sektore ekonomikoaren optimizaziorako duen potentziala aztertuz.

Urriak 18- EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEKO ARETO NAGUSIA

10:00 – 11:00 Zer da konputazio kuantikoa? (Enrique Solano: Kipu & Quanviaren sortzaileetako bat)
Funtsezko kontzeptu batzuk eta medikuntzan duten potentziala.

11:00 – 12:00 Zientzia ekonomian: konputazio kuantikoa etorkizuneko finantzekin lotuz (Joaquín López Herráiz: Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea)
Konputazio kuantikoak finantza-datuen analisia eta erabakiak hartzea nola eralda ditzakeen aztertuz.
12:00 – 13:00 Mahai-ingurua, honako gai hauei buruz eztabaidatzeko:
(Enrique Solano, Joaquín Lopez Herráiz, José Rigol, Jesús Domínguezek moderatzen du)

  • Ekonomia aro kuantikoan: Aurrerapen teknologikoek nola optimiza dezaketen arriskuen kudeaketa eta finantza-merkatuen eraginkortasuna.
  • Konputazio kuantikoaren eragina finantza globaletan: Nola irauli ditzake teoria  ekonomikoa eta joeren iragarpena?

13:00 – 13:30 Ekintzailetza eta teknologia kuantikoa ekonomia, enpresa eta finantzen arloetan (Jesús Domínguez: Quanviaren sortzaileetako bat)
Arrakasta eta berrikuntza disruptiboko kasuak finantza-sektorean konputazio kuantikoa erabiliz.

15:00- 18.00 Tailer kuantikoa (José Rigol: Quanviaren sortzaileko bat)

  • Konputazio kuantikoari buruz irakasteko eta ikasteko erabilgarri dauden tresnak eta baliabideak aurkeztea.
  • Talde txikietan lan egitea, konputazio kuantikoa ekonomian integratuko duten jarduera praktikoak diseinatzeko
  • Ordenagailu kuantiko erreal baten aurkezpena eta erabilera:
    • Laptop batean simulagailu kuantiko bat instalatzea.
    • Algoritmo kuantikoekin lehen kontaktua
    • Algoritmoak gauzatzea hodeiko makinetan (IBM, Brackets, SpinQ…)
    • In situ makinan algoritmoa gauzatzea. Ate logikoen erakustaldia.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad