2024ko ekainaren 24 eta 25a
Bizkaia Aretoa
Ikastaroa doakoa da posterra aurkezten duten ikasleentzat.
Udako ikastaroak ekintzailetza zirkularrak egungo testuinguru sozio-ekonomikoan berrikuntza, enplegua eta aberastasuna sortzeko duen eginkizuna jorratuko du.
Gaikako 5 bloketan banatuta dago:
- Industria-ekintzailetza zirkularra.
- Inpaktu eta ekintzailetza berritzailearen finantzaketa.
- B-corp-ak eta ekintzailetza jasangarria.
- Emakume ekintzailea eta jasangarritasuna.
- Ekintzailetza iraunkorra eta zirkularra bultzatzea.
Jarduera hau ECISE UPV/EHU Taldeak gidatuko du. EKONOMIA ZIRKULARRA, BERRIKUNTZA, JASANGARRITASUNA ETA EKINTZAILETZA – GIU 21/025, Deustuko Unibertsitateko “Berrikuntza, Ezagutza, Ekintzailetza eta Jasangarritasuna” taldearekin lankidetzan. EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiaren laguntza du.
Udako Ikastaroak jarraipena izango du Donostian, gai berari buruzko Nazioarteko Workshop batekin: “Ekintzailetza Iraunkorra”, bi ikerketa-taldeek elkarlanean antolatua.