Urriaren 19an, osteguna 17:30etik 19:00 etara, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) gradu aretoan
Oscar Paz de la Fuentek azalduko digu nola izan ekintzaile alderdi teknologiko berritzaileekin lotutako aseguruen arloan, nola ezagutu aseguru sektorean aplikatzen diren aurrerapenak eta estrategiak, bai eta aseguruaren eraldaketa digitala errazten duten negozio eredu digital berriak ere.
Biografia
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Oscar aseguru berrikuntzaren arloan ari da lanean, eta nabarmentzekoa da AXA Opensurance (2015) merkaturatzea, berrikuntza irekiko programa aitzindaria Espainiako insurtech ekosisteman.
Gaur egun, Insurtech Community Hub, berrikuntza-guneko zuzendari nagusia da, aseguruaren eraldaketa digitala sustatzen eta bultzatzen duena Iberoamerikako esparruan. Elkarrekin sortzeko eta lankidetzan aritzeko ekosistema handia, insurtech-ean espezializatua, bertan biltzen dira startup-ak, aseguru konpainiak, artekaritzak, korporazioak, unibertsitateak eta negozio eskolak, erakundeak eta inbertitzaileak.