Handira Jo 2023 – Doktorego Tesien Lehiaketa

ENPRESA PROIEKTUA IZATEKO AUKERA DUEN UPV/EHUko DOKTOREGO TESI ONENARI.

Lehiaketa honen helburua da doktorego tesiak egiten direnean unibertsitateko ikertaldeek sortutako I+G+Bko emaitzen ustiapenak eman ditzakeen ekimen ekintzailea eta berrikuntza sustatzea eta aitortzea, baldin eta emaitza horiek merkaturatu daitezkeen enpresa proiektu bilakatzerik badago.

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 2019. eta 2023. urteen artean UPV/EHUn doktorego tesiaren defentsa egin duten pertsonek, eta eskariak aurkezteko epearen bukatzean UPV/EHUko doktoregoko hirugarren mailan daudenek. Bi kasuetan beharrezkoa izango da aurkeztutako proiektuek tesiaren merkatu aukerak aztertzeko borondatea erakustea, eta asmoa izatea Bizkaiko Lurralde Historikoan enpresa proiektu berriak garatu eta martxan jartzeko

1. saria: 5.000€
2. saria: 4.000€
3. eta 4. saria 3.000€
Accesit berezia tesi sortzaile eta berritzaileenari: 2.000€

Izena emateko epea 2023ko urriaren 15era arte (barne) izango da.

 

 

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad