ABIATU sariak

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-enpresa berritzaile eta oniarri teknologikoko enpresen sorrera aitortzen duen ABIATU sarien IX. edizioa jarri dugu martxan.

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dituzte. Erakunde hauek bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.

Programaren helburuak hauek dira:

  • Enpresa bihur daitezkeen proiektuak bultzatzea.
  • Unibertsitateko kideen artean enpresaren kultura bultzatzea eta hedatzea.
  • Unibertsitatearen ahalmen berritzailea ustiatzea enpresa berriak sortzeko.
  • Gure inguruan lana beste modu batera aurkitzeko bidea erraztea, enpresa sarea dinamizatu eta berritzeko garrantzitsua baita.

Sariak

Gehienez ere, 20.000 euro banatuko dira saritan, eta gutxien dela 4 enpresa izango dira saritu.

Onuradunak

Unibertsitatean oinarria duten enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikodunak, Bizkaian sortuak 2018ko urtarrilean hasi eta 2021eko abendura bitartean, betiere, honakoak izan badira sustatzaileak:

  • UPV/EHUko edozein ziklotako ikasleak, tituludunak edo graduondoko tituludunak.
  • UPV/EHUko edozein arlokotako irakasle, ikerltzaile edo bekadunak.
  • UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitzak ustiatzeko zereginean parte hartzen duten enpresa sustatzaileak.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad