ARTE EDERRETAKO IKASBERRIA

Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an 15.30tatik 18.45tara, ONLINE formatuan, DOOS elkartearen eskutik, KULTURAN EKIN deitzen den mintegia antolatuko dugu. Mintegi honen helburua zure arte proiektua enpresa txiki bat bezala kudeatzeko oinarrizko erremintakezagutzeaz gain, jo ta ke lanean jartzea da!

Egun bakoitzean gure “kultura negozioa”ren gai bat sakonean aztertuko dugu: bezeroak (segmentuak eta erlazioak) produktua (zer egiten dugun eta ze balioa duen) kanalak (sustapenekik legedira) gure proiektuaren ekonomia (kostua/finantziaketa/diru-sarrerak), eta beste puntu funtsezku batzuk (jabetza intelektuak eta BEZ kulturala).

IKASBERRI honi esker zure proiektua zuk nahi duzun lekura eramateko ibilbide-orria marratu ahal izango duzu.

24 ordu guztira, 12,5ordu ONLINE eta gainerakoak irakurgaietan, lanean eta abarretan banatuta. ECTS kreditu 1.

Izena emateko posta elektronikoa bidali behar diguzu: zitek@ehu.eus

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad