Handira Jo 2021 – Doktorego Tesien Lehiaketa

ENPRESA PROIEKTUA IZATEKO AUKERA DUEN UPV/EHUko DOKTOREGO TESI ONENARI.

Lehiaketa honen helburua da doktorego tesiak egiten direnean unibertsitateko ikertaldeek sortutako I+G+Bko emaitzen ustiapenak eman ditzakeen ekimen ekintzailea eta berrikuntza sustatzea eta aitortzea, baldin eta emaitza horiek merkaturatu daitezkeen enpresa proiektu bilakatzerik badago.

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 2016. eta 2020. urteen artean UPV/EHUn doktorego tesiaren defentsa egin duten pertsonek, eta egindako tesia merkaturatua izateko aukerak aztertzeko eta Bizkaiko Lurralde Historikoan enpresa proiektu berriak garatu eta abian jartzeko prest daudenek.

1. saria: 4.000€
2. saria: 3.000€
Accesit berezia tesi sortzaile eta berritzaileenari: 2.000€

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad