ABIATU sariak

ABIATU sarien epea luzatu dugu: azaroaren 25era arte

UPV/EHUko Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten VIII. Abiatu Sariak martxan daude.

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dituzte. Erakunde hauek 15 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.

Deialdiaren helburuak hauek dira:

  • Enpresa bihur daitezkeen proiektuak bultzatzea.
  • Unibertsitateko kideen artean enpresaren kultura bultzatzea eta hedatzea.
  • Unibertsitatearen ahalmen berritzailea ustiatzea enpresa berriak sortzeko.
  • Gure inguruan lana beste modu batera aurkitzeko bidea erraztea, enpresa sarea dinamizatu eta berritzeko garrantzitsua baita.

Sariak

Gehienez ere, 20.000 euro banatuko dira saritan, eta gutxien dela 4 enpresa izango dira saritu.

Onuradunak

Unibertsitatean oinarria duten enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikodunak, Bizkaian sortuak 2016ko urtarrilean hasi eta 2019ko abendura bitartean, betiere, honakoak izan badira sustatzaileak:

  • UPV/EHUko edozein ziklotako ikasleak, tituludunak edo graduondoko tituludunak.
  • UPV/EHUko edozein arlokotako irakasle, ikerltzaile edo bekadunak.
  • UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitzak ustiatzeko zereginean parte hartzen duten enpresa sustatzaileak.
Hautagai zerrendak aurkezteko epea: azaroaren 25era arte.
Sariaren erabakia: 2020ko abendua
OINARRIAK (PDF)

 

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad