Leire Ahedok, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitate ko biologia ikasleak Yuzz Barakaldo 2016 VII edizio honetako lehen saria irabazi du, lasterketa zaldien genetika zientziaren inguruko bere GENEXT proiektuarekin.Bera izan zen ere ZITEK ek antolatzen duen “Think Big 2016” lehiaketaren hirugarren sariduna. Genext bere proiektua gazte ekintzaileen beste 12 proiektuekin lehian egon da.
YUZZ “Jóvenes con Ideas” Centro Internacional Santander Emprendimiento (CISE) erakundeak zuzentzen du eta Santander bankuak babesten du. Baina YUZZ lehiaketa bat baino gehiago da. Lehiaketa honetan aukeratuak direnak, programak irauten duen 5 hilabetetan beraien ideiak egia bihurtzeko behar duten laguntza lortzen dute. Honetarako laguntza ekosistema bat, tutorizazioa eta gazte ekintzaileen aholkularitza du programa honek.
Parte-hartzaileek 60.000 euro lor ditzakete saritan, Silicon Valleyra 50 bidai eta kategoria berri bi:YUZZ Emakume sariak ( KrART proiektua) eta Fintech ( Wanafest proiektua) banka teknologiak aplikatzeagatik. Yuzz Barakaldo “Jóvenes con Ideas” programaren bultzatzailea da Bizkaian. Bic Bizkaia Ezkerraldean dago.
Zorionak proiektu irabazleei!!
Epaimahaikideak:
- Iñaki Calvo. Bic Bizkaia Ezkerraldea
- Iker Sodupe. Banco Santander
- Iñaki Suarez. SPRI
- Raul Onandia. Universidad de Deusto
- Juan José Azpiroz. SECOT
- Janire Gordon. Yuzz Barakaldo
- María Saiz. Centro Internacional Santander Emprendimiento (CISE)
http://www.ehu.eus/ehusfera/ekin/ publikatutako informazioa