BERRITU ETA EKIN UNIBERTSITATEAN
Jarrai iezaguzu gure jardueretan
Eman izena EKIN48 Ordutan ikastaroan!
Gehiago
Gazte ekintzailetzarako beken deialdia, 2026
Gehiago
Zitek, 25 urte Bizkaian ekintzailetza bultzatzen
Gehiago
Zer da Zitek?
UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da ZITEK, gure unibertsitate-komunitateko kidea izanik, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dagoena.
UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek aktiboki parte hartzen duten lankidetza-proiektua da ZITEK.
Nori zuzentzen gara?
- Ikasleei.
- Gradu, master edo doktoregoko titulua berriki atera duten pertsonei.
- Irakasleei.
- Ikertzaileei.
- Administrazio eta zerbitzuetako langileei.
Zer egiten dugu ZITEK-en?
Berritzaileak edo/eta oinarri teknologikodunak diren enpresak sortzen laguntzen dugu, unibertsitatean sortutako ikerketaren emaitzak ustiatu eta transferitu ahal izateko.
Proiektua balioztatzeko eta kontrastatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, baita negozio-plana egiteko, diru-laguntza publikoak lortzeko edo bazkideak / inbertitzaileak / kolaboratzaileak bilatzeko ere.
Guneak eskaintzen ditugu: bulegoak edo tailerrak prezio murriztuetan. Egitura fisiko bat, eta zerbitzuetakoa, zuen lehiakortasun- eta biziraupen-aukerak areagotuko dituena.
Kultura ekintzailea sustatzen dugu, ikasleak espiritu ekintzailean lantzen eta gizartearen egungo erronkei irtenbideak bilatzen lagunduko duten jarduerak eginez.
ZITEK ZENBAKITAN
Harremanetarako pertsonak
- Noemi Peña, Ekintzailetza, Enplegagarritasuna eta Transferentziarako Zuzendaria – Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza.
- Olatz Sáenz, Zitekeko Teknikaria.
- Iñaki Garcia, Administraria.