ENPRESA PROIEKTUA IZATEKO AUKERA DUEN UPV/EHUko DOKTOREGO TESI ONENARI.
Lehiaketa honen helburua da doktorego tesiak egiten direnean unibertsitateko ikertaldeek sortutako I+G+Bko emaitzen ustiapenak eman ditzakeen ekimen ekintzailea eta berrikuntza sustatzea eta aitortzea, baldin eta emaitza horiek merkaturatu daitezkeen enpresa proiektu bilakatzerik badago.
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 2022. eta 2025. urteen artean UPV/EHUn doktorego tesiaren defentsa egin duten pertsonek, eta eskariak aurkezteko epearen bukatzean UPV/EHUko doktoregoko hirugarren mailan daudenek. Bi kasuetan beharrezkoa izango da aurkeztutako proiektuek tesiaren merkatu aukerak aztertzeko borondatea erakustea, eta asmoa izatea Bizkaiko Lurralde Historikoan enpresa proiektu berriak garatu eta martxan jartzeko.
Lehen saria: 5.000€
Bigarren saria: 4.000€
Bi hirugarren sari: 3.000€
Accesit berezia tesi sortzaile eta berritzaileenari: 2.000€
- Memoria eredua (PDF)
- Lehiaketako oinarriak (PDF)
Izena emateko epea 2025eko urriaren 19ra arte (barne) izango da.