Programa: “Gazte ekintzailetza”

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 35. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2021/2022, 2022/2023 edo 2023/2024) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2024/2025 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFGZri dagokion ordainketaren zenbatekoa kenduko zaiolarik.

Gainera, UPV/EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta ikastaro espezifikoa antolatuko du ekintzailetza eta berrikuntzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Ikastaro honetan ez lukete hartu beharko bertan parte hartzeko ezintasuna behar adina egiaztatuko luketen onuradunek.

Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2024ko urriaren 2an 16:30ean amaituko.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad