Ekainak 8, 10etatik 12etara Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Paraninfoan.
Jardunaldi honen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko eta, zehazki, Arabako Campuseko ikasle, irakasle eta ikertzaileentzako Ezagutzaren eta Teknologiaren Transferentzia sustatzeko ekimenak ezagutaraztea da.
Jardunaldian, ikerketaren emaitzak jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren bidez babestearen garrantzia aztertuko da, eta unibertsitatearen eta enpresaren artean dauden Ezagutza Transferitzeko bideak ezagutaraziko dira.
Bestalde, eta aurreko urteekin alderatuta berrikuntza gisa, EHUk Gobernu Kontseiluan (2026-05-13) onartutako enpresak sortzeko Spin-Off araudi berriari buruz hitz egiteko tarte bat egongo da, baita hura onartu ondoren EHUn ekintzailetzan eragina izango duten berritasun nagusiak azaltzeko ere.
Zitek eta OTCk antolatu dute jardunaldia.
Norentzat
- EHUko Bizkaiko Campuseko ikastetxeetako irakasle eta ikertzaileak eta ikasleak.
- EHUko Bizkaiko Campuseko ikerketa-taldeak.