2025eko irailaren 11n, Think Big 2025 Enpresa-ideien lehiaketako sariak banatu ziren Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. Eraikineko Batzar Aretoan, Bizkaiko Campuseko unibertsitateen artean espiritu ekintzailea sustatzeko asmoz.
Hauek izan dira sarituak:
1. saria: Oncofiber (3.000 €)
2. saria: SensoLeaf (2.000 €)
Bi 3. sari: Biotek Km_0 (1.000 €) eta Aether Composites (1.000 €).
3 Akzesit: Zumba y Recolecta (500 €), Pontxovid (500 €) eta Itsas Baserri (500 €).
Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ Bizkaiak bi hamarkada daramatzate beren ahaleginak batzen EHUn kultura ekintzailea sustatzeko ZITEK programan. Testuinguru horretan, “Think Big” enpresa-ideien lehiaketa sortu zen. Horren bidez, espiritu ekintzailea sustatu nahi da, ikasleak motibatuz beren ezagutza eta esperientzia profesionalak aplika ditzaten, komertzialki bideragarriak diren zerbitzuak eta produktuak garatzeko.