ABIATU Sariak

UPV/EHUko Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten VII. Abiatu Sariak martxan daude. Hurrengo martxoaren 5ean izango da sari-banaketa.  Bi urtean behin ematen diren sari hauek UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dituzte. Erakunde hauek 12 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.

Sari hauen helburu nagusiak hauek dira:

  •  Enpresa bihur daitezkeen proiektuak bultzatzea.
  • Unibertsitateko kideen artean enpresaren kultura bultzatzea eta hedatzea.
  • Unibertsitatearen ahalmen berritzailea ustiatzea enpresa berriak sortzeko.
  • Gure inguruan lana beste modu batera aurkitzeko bidea erraztea, besteren konturako ohiko lan-mugak gainditzeko.

Sari Banaketa Bizkaia Aretoko Arriaga gelan egingo da goizeko 12:00etan.

 

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad