B-CUBES, UPV/EHUko enpresa estrategiari buruzko bideo-joko berria

b-cubes-face

JOKATU

B-Cubes UPV/EHU-ren ekintzaileei sostengua emateko programek,  Zitek, Entreprenari e Inizia-k sortutako enpresa-estrategiako online bideo-joko berria da.

B-Cubes enpresak cubit deituriko metalezko eta itxura desberdineko dadoak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Jokoaren erronka da konpainia baten arlo guztiak eraiki eta kudeatzea: produkzioko makinak, I+G-ren departamendua, langileen kontratazioa edota kuboak publikoari saltzea. Gainera, prozesu horretan ahalik eta irabazi handienak lortzen ahalegindu behar du jokalariak.

Ez da zertan enpresetaz jakin behar edo ekonomilaria izan behar jokatzeko, logika erabiltzearekin eta erabakiak azkar hartzearekin nahikoa da.

Bideojokoak txapelketa formatua dauka. Urriaren 3an hasiko da, eta sariak eskainiko ditu eskudirutan sailkapen onena lortzen dutenentzat.

a. 2. fasean puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak MILA  (1.000 €) eskudiruzko saria lortuko du.
b. 2. fasean bigarren puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak BOSTEHUN (500 €) eskudiruzko saria lortuko du.
c. 2. fasean hirugarren puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak HIRUREHUN EUROKO (300€) eskudiruzko saria lortuko du.
d. 2. fasean laugarren puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak HIRUREHUN EUROKO (300 €) eskudiruzko saria lortuko du.
Jokoa bukatzen duten partehartzaileen artean 100 EUROTAKO (100€) sei sari zozketatuko dira ere. Gainera, bere emaitza 2. xedapenean ezarritakoari jarraiki Twitter-en partekatzen duten lehen berrogei parte-hartzaileek  Rubik-en kubo bana jasoko dute.

Lehen erronda onlinekoa izango da, eta puntuaketa altuena duten 4 lagun aukeratuko dira. Finala AzPlay Nazioarteko Bideojoko Lehiaketaren barnean egingo da, Bilbon, eta han erabakiko dira garaileak.

Parte-hartzaileek aukera askeko kreditu bat ere lor dezakete.

 

OINARRIAK

TRAILERRA

trailer

 

 

 

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad