ZITEKek eta Zentralcom-ek hitzarmena sinatzen dute ZITEK enpresek merkeago erosteko

acuerdo zitek

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzailetza programak (ZITEK) eta Zentralcom enpresak kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Honek ZITEKen dauden enpresei Zentralcom-en erosketa programan modu onuragarrian sartzea ahalbidetuko die.

Zentralcom enpresa Portugaleteko ZITEKen sortu zen. Bere zeregina bazkide diren enpresen erosketak bideratzea da, euren hornitzaileekin alderatuz, prezio merkeagoak lortze aldera. Badira hainbat produktu talde non prezio lehiakorrak aurki daitezkeen: bulegoko materiala eta altzariak, mezularitza, lan-arropa, garbiketa zerbitzuak, paketatze zerbitzuak, etab. Zentralcom-ek aurrezte garrantzitsua ziurtatzen die bazkide diren enpresei estrategikoak ez diren erosketak egiterako orduan.

Hitzarmen honi esker, Bizkaiko Campuseko hiru mintegietan dauden enpresek (Zitek Leioa, Zitek Bilbao eta Zitek Portugalete) Zentralcom-ek eskaini eta akordioan jasotako zerbitzuak erabili ahal izango dituzte, aurrezpen txostenak barne eta inolako kosturik gabe.

Aitzol Lamikiz Mentxaka, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta ZITEK programako arduraduna, eta Iban Ibañez Ortiz, Zentralcom enpresako zuzendaria, pozik agertu dira ZITEKen orain dauden eta aurretik egon ziren enpresen arteko harremana mantentzearekin, eta euren harri-koskorra dakarte enpresa hasiberriak laguntzeko. Biek espero dute akordioa luzaroan mantentzea.

 

Komunikazio bulegoak www.ehu.eus -en publikatutako berria

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad