Think Big 2016k saritu ditu Segurleku, Uhinak, Horsegenetik eta Mind The Drone proiektuak

Enpresa-ideien lehiaketak Bizkaiko UPV/EHUko ikasleen ekintzaile sena piztea du helburu

Ostiralean banatu dira ‘Think Big’ lehiaketako sariak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Gradu Aretoan. Enpresa-ideien lehiaketa da ‘Think Big’ eta Bizkaiko UPV/EHU campuseko ikasleen artean ekintzaile sena piztea du helburu. Ekimen honek ikasleak animatu egiten ditu komertzialki bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera, beraien lan-esperientzia eta ezagutzak aplikatuz.

Think Big 2016-ko irabazlea Segurleku proiektua izan da eta 1.500 €-ko saria jaso du. Ideia pertsonalizatutako pasahitzak dituzten segurtasun takilen garapenean datza eta Ekonomia eta Fakultateko ikasle diren Asier Jiménez, Jaime Arana, Aitor Bilbao, Iñigo Fernández de Matauco eta Pablo Vianak garatu dute.

1.000 €-ko bigarren saria Uhinak izenburua duen enpresa-ideiak eraman du, Angel Armando García eta Anita Inchausperena. Zientzia eta Teknologiako Fakultateko ikasle hauek hari gabeko energia sistemak garatu dituzte.

Hirugarren sariak Horsegenetik eta Mind The Drone proiektuek lortu dituzte. Lehenengoaren egilea Leire Ahedo da eta txapelketen aurreko analisi genetikoen bidez lasterketetarako zaldiak identifikatzean datza. Mind The Drone-n aldiz, adimen artifizialarekin batera erabiltzeko dron txikiak diseinatu dituzte Ramón Garate, Marta Beitia, In-Kyu Kim eta María Barrenak. Azken bi ideia hauek 500 €-ko sari bana jaso dute.

2016ko edizio honetan 28 proiektu aurkeztu dira, 66 parte-hartzailek egindakoak (31 emakume eta 35 gizon). Lehiaketa ZITEK-ek antolatu du eta epaimahaia UPV/EHU, BEAZ (Bizkaian ekonomia eta berrikuntza sustatzeko sozietate publikoa) eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek osatu dute. Proiektuak baloratzeko orduan erabili diren irizpideak ideiaren berrikuntza eta orijinaltasuna eta horren garapena, bideragarritasun tekniko eta ekonomiko-finantzarioa eta ekintzaile taldearen konpromisoa izan dira. Sariak banatzeaz arduratu dira Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari orokorra; eta Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko saileko zerbitzu-burua.

 

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad