Datorren uztailaren 7a (asteartea), eguerdiko 12:00etan Bizkaia Aretoko Oteiza Aretoan (lehen solairuan), Think Big 2026ko irabazleen iragartzea eta sari emanaldia izango da.
Apartako aukera izango delakoan ideiak eta proiektuak gainerako parte-hartzaileekin partekatzeko eta ezagutarazteko, saridunei eskatuko diegu 3 minutuko gehienezko azalpen bat ematea.
Etorriko zaretenok ekainaren 30a baino lehen jakinaraztea eskertuko genizueke zitek@ehu.eus posta elektronikoan.
Zorte on guztioi!