
EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-enpresa berritzaile eta/edo oniarri teknologikoko enpresen sorrera aitortzen duen ABIATU sarien XI. edizioa jarri dugu martxan.
EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatxeko Sailak eta BEAZ ematen dituzte. Erakunde hauek bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.
Programaren helburuak hauek dira:
- Enpresa bihur daitezkeen proiektuak bultzatzea.
- Unibertsitateko kideen artean enpresaren kultura bultzatzea eta hedatzea.
- Unibertsitatearen ahalmen berritzailea ustiatzea enpresa berriak sortzeko.
- Gure inguruan lana beste modu batera aurkitzeko bidea erraztea, enpresa sarea dinamizatu eta berritzeko garrantzitsua baita.
Sariak
Gehienez ere, 17.000 euro banatuko dira saritan, eta gutxien dela 2 enpresa izango dira saritu.
Onuradunak
Unibertsitatean oinarria duten enpresa berritzaileak eta/edo oinarri teknologikodunak, Bizkaian sortuak 2022ko urtarrilean hasi eta 2025eko abendura bitartean, betiere, honakoak izan badira sustatzaileak:
- EHUko edozein ziklotako ikasleak, tituludunak edo graduondoko tituludunak.
- EHUko edozein arlokotako irakasle, ikertzaile edo bekadunak.
- EHUrekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitzak ustiatzeko zereginean parte hartzen duten enpresa sustatzaileak.
HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EPEA: 2026ko urriaren 25era arte.
Agiriak helbide honetara bidali behar dira: zitek@ehu.eus
SARIAREN ERABAKIA: 2026ko azaroa.