Think Big 2026 Enpresa-ideien lehiaketako sariak banatu dira

2026ko uztailaren 7an, Think Big 2026 Enpresa-ideien lehiaketako sariak banatu ziren Bizkaia Aretoko Baroja Aretoan, Bizkaiko Campuseko unibertsitateen artean espiritu ekintzailea sustatzeko asmoz.

Hauek izan dira sarituak:

  • Lehenengo saria, 3.000 eurokoa: FuranTek proiektua, 81 puntuko kalifikazioarekin.
  • Bigarren saria, 2.000 eurokoa: PolinBask proiektua, 74 puntuko kalifikazioarekin.
  • Hirugarren bi sari, bakoitza 1.000 eurokoa: Mol Insight (70 puntuko kalifikazioarekin) eta Bizisun (69 puntuko kalifikazioarekin) proiektuak.
  • Hiru accesit, bakoitza 500 eurokoa, hurrengo proiektuei: PyroMov (65 puntu), Algak Solutions (65 puntu) eta Hylia (65 puntu).
Talde argazkia irabazle guztiekin

Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ Bizkaiak bi hamarkada daramatzate beren ahaleginak batzen EHUn kultura ekintzailea sustatzeko ZITEK programan. Testuinguru horretan, “Think Big” enpresa-ideien lehiaketa sortu zen. Horren bidez, espiritu ekintzailea sustatu nahi da, ikasleak motibatuz beren ezagutza eta esperientzia profesionalak aplika ditzaten, komertzialki bideragarriak diren zerbitzuak eta produktuak garatzeko.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad